Nola Parte Hartu?

Espazioak Trukatzeko Sarea irekia da, espazioak eta baliabideak partekatu nahi dituen guztiontzat. Gainera, zabaldu egin nahi dugu, espazio eta baliabiderik eduki ez arren sortzen diren elkarrizketa, ideia eta proiektuetan parte hartu nahi dutenentzat, edo espazioa dutenentzako jarduerak eskaini nahi dituzten guztiontzat. Beraz, bi modutan har daiteke parte proiektu honetan:

Mapako agente gisa:
Zure lan-espazioa Bilbo Zaharrean, San Frantziskon edo Zabalan badago eta inoiz beste jarduera batzuk hartu nahi badituzu zurean, edo beste espazioren bat behar baduzu egin nahi duzun jarduera zure lan-espazioan sartzen ez delako (edo testuinguru ezberdin batean egin nahi duzulako), sarearen maparekin bat egin dezakezu mapako agente gisa. Horretarako, orain arte jarraitutako metodologiari eutsiz, P2Pen gaineko ezagutza bultzatzen duena, elkarrizketa/bisita eska dezakezu posta elektroniko honen bidez: redintercambio@wikitoki.org
Bidali zure harremanetarako datuka, tokiaren argazki bat, eta jardueraren azalpen bat (txikia), eta zurekin harremanetan jarriko gara elkar ezagutzeko eta zure proiektu/espazioa webgunean argitaratzeko.

Erabiltzaile/lagun gisa:

Espazio fisikorik eduki ez arren sarean parte hartu nahi baduzu sareko agenteei baliabideren bat eskatu zein eskaintzeko, edo beraiekin informazioa, iritziak edo beharrak partekatzeko, posta- zerrendan izena eman dezakezu lotura honetan: posta-zerrenda

Nola erabiltzen da posta-zerrenda?

Posta-zerrendak foroak dira, elkarrizketak sortzeko edo informazioa partekatzeko bertara harpidetutako agente guztiekin. Zure posta elektronikotik gainerako agenteekin harremanetan jartzeko, nahikoa duzu posta-zerrendan izena ematea eta zure mezua redintercambio@googlegroups.com helbidera bidaltzea. Zure mezua zerrendara harpidetutako pertsona edo agente guztiei helduko zaie.

Zertarako balio du talde honek?

  1. SAREAri baliabide bat edo espazioa eskatzekoBehar zehatza baduzu edo zure eskaera talde guztiari helarazi nahi badiozu, korreo bat bidali dezakezu gaiaren hasieran BEHARRA_ adierazten
  1. SAREAri baliabide, jarduera edo espazioa eskaintzekoKasu honetan, gaiaren hasieran ESKAERA_ hitza adierazi.
  2. Ekintzak/proiektuak edo deialdiak partekatzeko eta zabaltzeko.Zuen elkarte, proiektu edo gizabanako programazioak edo jarduerak zabaltzea interesatzen bazaizu, korreoaren gaian ZABALKUNDE_ hitza jar dezakezue.

Espazio Propioa EZ duten Elkarteentzako Formularioa

Espazio Propioa duten Elkarteentzako Formularioa