Zer da?

ZER DA?

Espazioak Trukatzeko Sarea Bilbon jaio zen, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan espazio fisiko edo lokal bat duten agente/kolektibo/enpresa/elkarte eta norbanakoen baliabideak eta espazioak partekatzeko proposamen gisa. Aitzakia bat elkar ezagutzeko, baliabideak eta toki beharrak partekatzeko, eta gure artean harremanak egiteko. Aukera bat besteek egiten dutena ezagutzeko eta bestelako harreman edo elkarlanei bidea irekitzeko.

Espazioak Trukatzeko Sarea proiektu fiskoa izateaz gain, topaketak eta batzarrak egiten ditu, digitala ere bada: webgune eta mapa baten baten bitartez, agente/kolektibo/enpresa bakoitzak besteei eskaini diezaiekeena eta besteengandik behar duena partekatzen du.

Nola egiten dugu?

▪ Zehazten ditugu auzoan toki bat behar duten agente guztiak, “auzotasun” ideiarekin bat egiten dutenak eta besteekin harremanak sortu nahi dituztenak.

▪ Bildu egiten gara, elkar ezagutzeko eta bakoitzak egiten duena jakiteko. Azaltzen ditugu nolakoak diren partekatu nahi ditugun espazioak eta baliabideak. Gure ahalmenak eta nahiak eta partekatzen ditugu, eta baita biltzeak dituen alde onak ere, eta bide batez, SARE hau sortzeko bidean aurkitutako beldur eta oztopoak ere partekatzen ditugu.

▪ Kokatzen ditugu agente guztiak fitxategi web eta mapa digital batean, eta webgune bat sortu dugu sarearekin bat egiten duen espazio/agente bakoitzari buruzko informazioa argitaratzeko; bakoitzak eskaintzen duena zein behar duena jasotzen da (espazioaren azalpena, baliabide teknikoa, jarduera motak, ordutegiak, etab.)

▪ Dinamizatzen ditugu batzar eta topaketa ludikoak, elkar ezagutzeko eta gure arteko bizipenak partekatzeko.

Nola erabiltzen da Sarea?

Agente bakoitzak berari buruzko informazioa, beharrak eta baliabideak partekatzen ditu deskargatu daitekeen fitxa batean eta espazio guztiak jasotzen dituen mapa batean kokatzen du bere burua.

Nola egiten dira trukaketak?

Sarearen partaide diren agenteak harremanetan jartzen dira behar duten proiektu/agentearekin, eta beraien artean egiten dute trukaketa, sareari kudeaketaren berri emateko beharrik gabe. Horrela, harremana zuzena eta bitartekaririk gabekoa da; trukaketak azkarrak eta zuzenak dira. Espazio bakoitzari buruz behar duzun informazioa agente bakoitzaren fitxan argitaratuta dago, modu ireki eta eskuragarrian.

Agenteren batek webgunean jasotzen ez den behar edo eskaintzarik badu, posta-zerrenda erabil dezake gainerako agente/kolektiboekin harremanetan jartzeko (eman izena hemen). Eta horrela, agente guztiek jasotzen dute eskaintza edo eskaera horri buruzko mezua.

Sarean parte hartzeko moduaz gehiago jakiteko, hemen.